jueves 17 de abril de 2008

Eski denboraldia amaitu da:

Apirilaren 6ean amaitu zen Valdezcaray eski estazioko eski denboraldia. Asteburu horretan bi gauza nagusi ospatu ziren:
  • LARUNBATEAN:
Errioxako kirol jokoak izan ziren. Goizean-goiz lasterketa bat egin genuen federatutako ume guztiek. Lasterketa amaitu ondoren sari banaketa izan zen. Ni, nire kateoriako lehena izan nitzen eta urrezko domin bat eraman nuen etxera. Beranduago nire entrenatzaileak Errioxako neskarik hoberena izan nintzela esan zidan eta mutiko batek bakarrik egin zuela ni baino denbora gutxiago. Beraz, egun horretan poz pozik negoen.
  • IGANDEAN:
Gure eski klubeko eguna izan zen. Goizean, beti bezala, lasterketatxo bat egin genuen. Lasterketan lehena atera nintzen eta helmugara heldutakoan bokata bat eman zidaten. Bokata jan ondoren nire lagun batekin eskiatzen egon nintzen. Nekatu ginenean kafetegira jeitzi ginen eta momentu horretan sari banaketa hasi zen. Ni, nire klubeko denborarik hoberena atera nuen, nire anaiaren entrenatzailea ni baino denbora gehiago egin zuen.

ASTEBURU HORI MUNDIALA IZAN ZEN!!!!!