Gabonak iritsi dira eta ez dago klaserik. Uste dut ume guztiok oso pozik gaudela eta opariak jasotzeko gogo handiak ditugula. Olentzero gure etxeetatik pasa da eta opari batzuk utzi ditu. Niri, adibidez, txabusin polit-polit bat oparitu dit eta PS2-rako joku bat. Joku hori zaldien inguruan dago pentsatuta eta oso dibertigarria da. Zuri zer ekarri dizu?Espero dut zuri ere gauza politak ekarri izana.AGUR ETA GABON ZORIONTSUA IZAN!



